Lauhilabete honetan landutakoa, batez ere, Heziberri 2020 curriculuma landu dugu. Hasieran, kurrikulumaren aurkibide moduko bat egin genuen, hau hobeto ezagutu ahal izateko. Horretarako zenbait galderei erantzun genien ikasi eta ebaluatu kontzeptuen inguruan Heziberri 2020 curriculumenean oinarrituta: Zer ikasi?, Zertarako ikasi?, Noiz ikasi?, Nola ikasi?, Zer ebaluatu?, Noiz ebaluatu?, Nola ebaluatu?.
Geroago, gure lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiei buruz hitz egin behar izan genuen. Gure eskola bizipenak gogoratu eta etapa horretako bizipenek gaur egun dugun maisu-maistraren irudia sortzen nola eragin duten ikusi ahal izateko.
Kurrikulumarekin jarraituz, Jose Moya irakaslearen bideo batzuk ikusi eta zenbait galdera erantzun behar izan genituen, irakasleak konpetentzien inguruan duen ikuspuntua barneratzeko.
Konpetentzien inguruan ere, Jaume Sarramonaren artikulu bat irakurri genuen, haren ikuspuntuaren laburpena egiteko. Ondoren, curriculumaren zehaztapen maila desberdinak aztertzeko taula bat bete genuen, aurreko artikuluaz baliatuz.
Hau eginda, gaur egungo hezkuntza eta haurtzaroaren ikuspegia eman genuen ikuspegi horiek adierazteko bi irudi aukeratuz. Geroago, gure ikuspuntuaren kontrako beste bi argazki aukeratu genituen, irudien kontrako adierazpena hausnartzeko. Horretarako Fernando Hernandez (2012) -en artikulu bati erreparatu diogu, “La cultura visual como estrategia que posibilita aprender a partir de establecer relaciones” deitutakoa.
Hezkuntza Berrikuntza tematikaren barruan, hiru irakurgai landu ditugu klasean: Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. (2009); De Puelles (2008) eta Serramona. Eta gero, tematikaren inguruko laburpen txiki bat egin dugu.
Kurrikulumera bueltatuz, kurrikulum ezkutuari buruzko laburpena egin genuen, konketruki, Acaso eta Nuere (2005) eta Montoni (2009) autoreen artikuluena.
Hezkuntza Berrikuntza tematikaren barruan hurrengo artikuluak landu ditugu: Can the grammar of schooling be changed? Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. (2009), Las grandes leyes educativas de los últimos doscientos años (De Puelles, 2008) eta Las reformas educativas (Serramona). Geroago, artikuluen laburpen txiki bat egiteko Hezkuntza Berrikuntzen inguruko kontzeptuak barneratzeko.
Gai honekin amaitzeko metodologia aktiboen inguruko kartografia bat egin zuen talde bakoitzak klasekideek aurreko zenbait saiotan emandako informazioaz baliatuz. Baita konstruktibismoaren inuguruko testu bat erabiliz ere.

Irakasgaiarekin amaitzeko, taldeka, unitate didaktiko bat sortu beharko dugu geratzen diren klase orduetan. Unitate didaktikoaren 9. atala (ebaluazioa) aurrera eramateko Victor Manuel Lopez-Pastor eta Angel Perez-Pueyo Leongo Unibertsitateko koordinatzaileak idatzizko dokumentuaren laburpena egin behar izan genuen.
Unitate Didaktikoaren 9. atala (ebaluazioa), López-Pastor, V. eta Pérez-Pueyo, A. idatzitazko dokumentua “Buenas prácticas docentes. Evaluación formativa y compartida en educación: experiencias de éxito en experiencias de éxito en todas las etapas educativas” irakurri behar izan dugu. Geroago, dokumentuaren 1. eta 2. gaiak lantzeko, ebaluazioaren inguruko zenbait galderak erantzuteko eta laburpen bezalako bat lortu ahal izateko, lehen esan bezala Unitate Didaktikoaren 9. atala betetzen laguntzeko.
Beraz, ikus dezakegu lauhilabetean zehar egindakoa, hasieran esan bezala, Heziberri 2020 curriculumaren inguruan egon dela, azkenik ikasitako guztia Unitate Didaktiko batean agertzeko. Egia da oso garrantzitsua dela Unitate Didaktikoa aurera eramatea emandako guztia ondo barneratzeko, baina denbora asko eramaten duen dokumentua da eta lehenengo izanda oso neketsua izan dela, hemen duzue nire taldeak egindako Unitate Didaktikoa animali abandonatuen inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina