Hurrengo argazki hauetan haurtzaroaren eta hezkuntzaren ikuspegia aztertuko dugu. Horretarako Fernando Hernandez (2012) -en artikulu bati erreparatu diogu, “La cultura visual como estrategia que posibilita aprender a partir de establecer relaciones” deitutakoa.
Hasteko, aukeratu ditudan lehenengo bi argazkiak gaur egungo haurtzaroaren bi alderdi desberdinak erakusten dizkigute.
Alde batetik, ikusten dugun lehenengo argazkia ezagutzen eta erakusten diguten haurtzaroa dela esas dezakegu, hau da, haurtzaro erraza, alaia, lagun eta familiaren artean... Argi ikus dezakegu umeen aupegi alaiak, guztiok elkarrekin zelaiaren zehar korrika, horregatik aukeratu dut argazki hau umeben askatasuna eta besteekin egoteko beharra adierazten duelako. Halakoa izan beharko litzateke ume guztien haurtzaroa, alaia. Esan dezakegu, geuk bizi izan dugun haurtzaroa dela eso oroitzen duguna.
Beste aldetik, bigarren argazkiak haurtzaro guztiz desberdina erakusten digu, umeak alaiak egon arren, hare ingurua guztiz desberdina aurreko argazkian ikusi dugunarekin konparatuz. Errealitate honen ikuspegia ez digute erakusten, denborarekin konturatzen gara halako haurtzaroak ere egoten direla non umeak ez dute sekulako askatasunik, izan ere batzuk lan egiten hasten dira txikitatik eta ez dute ezta hezkuntzarik jasotzen.
Beraz, argi ikus ditzakegu haurtzaroaren bi ikuspegi desberdin hauek.
Bestetik, hurrengo bi argazkiak hezkuntzaren bi ikuspegi desberdinak erakusten dizkigute.
Alde batetik, lehenengo argazkiak hezkuntza tradizionala adierazten du. Hau da, irakaslearen nagusitasuna ikasleen aurrean. Beraz, ikasleen papera pasiboa da eta soilik ikastera eta irakastitako guztia ikastera doaz. Bestetik oso sistema zorrotza eta finkoa dela esas dezakegu, baina hala ere politikarekin lotura oso estua duenez gehiegi aldatzen da eta ez du finkotasun guztia lortzen. Hezkuntza sistematizatua dela esas besara dago, hau esan nahi du, kurrikuluma zorrozki jarraitzen duela.
Beste aldetik, hezkuntza aktiboaren adierazpena ikus dezakegu.Bertan, ikasleen papera aktiboa funtsezkoa da, politika eta hezkuntzaren arteko harremana apurtzea bezala ere. Hezkuntza mota hau aurrera eramateko txokoen erabilpena behar da klase dinamikoak lortzeko eta ikasleen ikasteko desioak piztu ahal izateko. Baita hezkuntza sistema iraunkorra lortzea ezinbestekoa da.
Beraz, hezkuntzaren bi ikuspegi desberdinak ikusita esan dezakegu gaur egungo hezkuntza sistema aldatu beharko genukeela, denborarekin hezkuntza aktiboa lortu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina