2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

Argazki hizlaria

Hurrengo argazki hauetan haurtzaroaren eta hezkuntzaren ikuspegia aztertuko dugu. Horretarako Fernando Hernandez (2012) -en artikulu bati erreparatu diogu, “La cultura visual como estrategia que posibilita aprender a partir de establecer relaciones” deitutakoa.

                              

Hasteko, aukeratu ditudan lehenengo bi argazkiak gaur egungo haurtzaroaren bi alderdi desberdinak erakusten dizkigute.
Alde batetik, ikusten dugun lehenengo argazkia ezagutzen eta erakusten diguten haurtzaroa dela esas dezakegu, hau da, haurtzaro erraza, alaia, lagun eta familiaren artean... Argi ikus dezakegu umeen aupegi alaiak, guztiok elkarrekin zelaiaren zehar korrika, horregatik aukeratu dut argazki hau umeben askatasuna eta besteekin egoteko beharra adierazten duelako. Halakoa izan beharko litzateke ume guztien haurtzaroa, alaia. Esan dezakegu, geuk bizi izan dugun haurtzaroa dela eso oroitzen duguna.
Beste aldetik, bigarren argazkiak haurtzaro guztiz desberdina erakusten digu, umeak alaiak egon arren, hare ingurua guztiz desberdina aurreko argazkian ikusi dugunarekin konparatuz. Errealitate honen ikuspegia ez digute erakusten, denborarekin konturatzen gara halako haurtzaroak ere egoten direla non umeak ez dute sekulako askatasunik, izan ere batzuk lan egiten hasten dira txikitatik eta ez dute ezta hezkuntzarik jasotzen.
Beraz, argi ikus ditzakegu haurtzaroaren bi ikuspegi desberdin hauek.
Bestetik, hurrengo bi argazkiak hezkuntzaren bi ikuspegi desberdinak erakusten dizkigute.

                              
Alde batetik, lehenengo argazkiak hezkuntza tradizionala adierazten du. Hau da, irakaslearen nagusitasuna ikasleen aurrean. Beraz, ikasleen papera pasiboa da eta soilik ikastera eta irakastitako guztia ikastera doaz. Bestetik oso sistema zorrotza eta finkoa dela esas dezakegu, baina hala ere politikarekin lotura oso estua duenez gehiegi aldatzen da eta ez du finkotasun guztia lortzen. Hezkuntza sistematizatua dela esas besara dago, hau esan nahi du, kurrikuluma zorrozki jarraitzen duela.
Beste aldetik, hezkuntza aktiboaren adierazpena ikus dezakegu.Bertan, ikasleen papera aktiboa funtsezkoa da, politika eta hezkuntzaren arteko harremana apurtzea bezala ere. Hezkuntza mota hau aurrera eramateko txokoen erabilpena behar da klase dinamikoak lortzeko eta ikasleen ikasteko desioak piztu ahal izateko. Baita hezkuntza sistema iraunkorra lortzea ezinbestekoa da.

Beraz, hezkuntzaren bi ikuspegi desberdinak ikusita esan dezakegu gaur egungo hezkuntza sistema aldatu beharko genukeela, denborarekin hezkuntza aktiboa lortu ahal izateko.

2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna

2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena

Hona hemen Jaume Sarramonaren irakurgaiaren laburpena:


1. Curriculumaren oinarriak:
Curriculuma 5 oinarri nagusitan bananduta dago:


1. oinarria: honek, izaera filosofikoa du eta curriculumaren bidez lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.


2. oinarria: hau testuinguru sozialarekin lotzen da; izan ere, gizartearen testuinguru zehatz batean aurrera eramaten da eta curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Curriculumean hezkuntzaren dimentsio soziala erakusten da.


3. oinarria: oinarri hau oinarri epistemologikoa da. Eskola curriculuma eremu eta gai desberdinak betetzen dituzten jakite zientifikoetan ere oinarritzen da. Curriculumaren plangintza burutzerako garaian, epistemologiaren ideiak kontuan hartu behar dira


4. oinarria: oinarri honetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa nagusitzen da.


5. oinarria: azken oinarri hau oinarri pedagogikoa da; izan ere, irakasleen esperientzien oinarri teorikoa zein sintetizatzailea biltzen ditu.
Oinarri honek, hainbat galderei erantzuteko erabiltzen da: Zer merezi du ikasleak?, zelan lortzen da hau ikastea?, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak?...
Baina honi ebaluazioa ere gehitu behar zaio.


2. Espainiako eredua: curriculumaren mailak


Hezkuntzako maila bakoitzak bere helburuak ditu. Eduki multzoak, maila bakoitzean zer landu behar den adierazten du.
Eduki multzo hau, 3 ataletan dago bereizita:
  • Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak
  • Prozesuak
  • Baloreak, arauak eta jarrera


3. Curriculumaren diseinua


Curriculumak 5 atal ditu:
  • Helburuak: helburu pedagogikoak hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialak biltzen dituzten helburuetatik lortzen dira.
Helburuak 3 multzotan banantzen dira:
  • Trebetasuna
  • Jarrera
  • Jakintza arloko helburuak


  • Edukiak: jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute.
Edukiak 3 multzotan sailkatzen dira:
  • Jakitearekin lotutako edukiak
  • Egitearekin lotutako edukiak
  • Izatearekin lotutako edukiak


  • Metodologia: Metodologiaren barruan bi talde daude:
    • Irakasleen jarduerak
    • Ikasleen jarduerak
      • Talderako jarduerak
      • Jarduera indibidualak


  • Baliabide didaktikoak: Baliabide hauek irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoak izango dira. Eta baliabide hauek ikastetxe bakoitzaren ekonomiaren araberakoak dira.


  • Ebaluazioa: Ebaluazioaren bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da.
Ebaluazioa 2 ataletan banatzen da:
  • Lehen ebaluazioa, bertan curriculuma ikastetxeko errealitateari moldatu behar zaio.
  • Bigarren ebaluazioa, bertan ikusiko da ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa.


4. Ezkutuko curriculuma

Eskola eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da.

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Konpetentziak II


Ondorengo atal honetan, Jose Moyak Heziberri 2020 eta DeSeco txostenak konpetentzie buruzko landutako jorratuko da.

Zer da konpetentzia? Gure hezkuntza sisteman zenbat ikaskuntza mota ditugu? Honelako eta beste galdera batzue erantzuten diegu ondoren.
DeSeco txostenaren arabera, ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan. 2002 urtean osaturiko txostenak konpetentzia bat oinarrizkoa edo giltzarrizkoa izateko hiru baldintza bete behar dituela ezartzen du:
  1. Balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak lortzen lagundu behar du
  2. Testuinguru eta esparru anitzetan erabiltzeko modukoa izan behar du
  3. Eskakizun konplexuak arrakastaz gainditzeko aukera eman behar die hura eskuratzen duten pertsonei
Hau da, herritar guztientzat baliagarria bada, jatorri, kultura, sexu, etab. edozein dela ere. Azken finean, konpetentzien helburuak guztiok gizartean barneratzea eta bazterketarik ez jasatea da.
Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an emandako definizioaren arabera, pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
Jose Moyaren arabera, ingurugiro konkretu batean lan bat aurrera ateratzeko ditugun baliabide guztiak erabiltzea edo martxan jartzea izango litzateke konpetenzia. Baliabide guztiak ondo erabili ezkero, aditu bihurtu gaitezke, beti ere lan konkretu baterako.
Nahiz eta konpetentziak persona batek dituen balore, jarrera, jakintza, etab. multzoa izan, horrekin ez da nahikoa, horiek era egokian erabiltzen jakin behar baita. Horretarako multzo horiek zuzen osatu behar dira.
Gure hezkuntza sistemari dagokionez, Jose Moyaren arabera, konpetziak, edukiak, portaera eta jokaera kontutan hartzen diren ikaskuntza motal dira. 4 ikaskuntza mota desberdin dira eta maila ezberdinetakoak dira. Gaur egun konpetentzie garrantzi handia ematen zaie. Lehendik dauden hezkuntza legediak ezartzen dituenari gaur egungo eskakisunak gehitzen zaizkio.
20 herrialde batzen ziren Klubean lortutako akordio baten ondorioz 8 ikaskuntza mota onartu ziren. Konpetentzia, jokaera edo portaera bat izateko ezinbesteko 3 baldintza hauek bete behar ditu:
  1. Gehiengoarentzako eskuragarria izan behar da, bestela ez da oinarrizkoa. Hau da, guztie lagundu behar die, ez aukeraketa bat egin edota hoberenak hartu.
  2. Bizitzako eremu guztitarako baliagarria izan behar da
  3. Ikasten jarraitzen lagundu behar du.
Irudi horrek adierazten duen bezela, eta nire iritzi apalean, gure hezkuntza sistemak izaera selektiboa du. Gainera, selekzio hori gero eta arinago egiten da, hau da, ikasleak gazteagoak direnean hasten da burutzen, eta zenbat eta maila goragokoagoa den selekzioa gauzatzen jarraitzen du.
Ikasleek DBHn aukeratu behar dute, zientzia, teknologia edota letren bidetik jarraituko duten.Eta bidea berriz aukeratu behar dute batxillergoan. Baina arazoak izan daitezke zientziak burutu baina letretako gradua egin nahi duen ikaslearekin. Nire ustean, hoberena guztiak hiru arloetan berdin preparatzea izango litzateke, ondoren denek aukera berdinak izateko.
Honetaz gain, bestelako selekzio mota ere izan daiteke: irudian nahiko argi ikusten da derrigorrezko hezkuntza bakarrik dela dohainikoa eta ondoren prestakuntza agian pribatua izan daitekela, beraz, horrek hezkuntza batzuentzat murriztu egiten du.
Konpetentzien ebaluazioa burutzeko bi baldintza eman behar dira:
  1. Informazio iturria egon behar da
  2. Ebaluazio irizpideak egon behar dira
Informazio iturri egokienak aukeratu behar dira, hau da, legeren ebazpenari buruz datu gehien adierazten dutenak. Konpetentziaren oinarria lanaren soluzioa bada, gaitasunaren oinarria ariketaren azalpena izango da, hau da, datuak, ze zailtasun izan dituen eta zeintzuk gainditu dituen.

2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

Konpetentziak I


Zertarako ikasi?

Hau konpetentzietan eta helburuetan agertzen da.
3 konpetentzia mota aurki ditzakegu:

     1- Oinarrizkoak (16.or)


     2- Zeharkakoak (29.or)

          Zeharkako konpetentzien barruan, 5 mota daude:

             -Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako                                       konpetentzia
             -Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
             -Elkarbizitzarako konpetentzia
             -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako
             -Norbera izaten ikasteko konpetentzia  


     3- Diziplina barnekoak (57.or)
          Diziplina barneko konpetentzien barruan, 7 mota daude:

             -Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
             -Matematikarako konpetentzia
             -Zientziarako konpetentzia
             -Teknologiarako konpetentzia
             -Konpetentzia sozial eta zibikoa
             -Arterako konpetentzia
             -Konpetentzia motorra

Helburuei dagokionez, 7 helburu daude:

    1- Hizkuntza eta literatura (118.or)
    2- Matematika (163.or)
    3- Natur zientziak (190.or)
    4- Gizarte zientziak (208.or)
    5- Balio sozial eta zibikoa (237.or)
    6- Arte hezkunta (251.or)
    7- Gorputz Hezkuntza (268.or)


Zer ikasi?

Galdera hau edukietan aurkitu dezakegu. Edukiak modu honetan banatzen dira:

- 1. zikloa


       -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (120.or)
       -Matematikarako konpetentzia (166.or)
       -Zientziarako konpetentzia (192.or)
       -Teknologiarako konpetentzia 
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (212.or)
       -Arterako konpetentzia (253.or)
       -Konpetentzia motorra (270.or)

- 2. zikloa
     -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (124.or)
       -Matematikarako konpetentzia (171.or)
       -Zientziarako konpetentzia (195.or)
       -Teknologiarako konpetentzia 
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (215.or)
       -Arterako konpetentzia (256.or)
       -Konpetentzia motorra (272.or)


Nola ikasi?

Galdera hau metodologia atalean agertzen da. 3 motatako dimentsio (112.or) daude:

-Soziala
-Konstruktibista
-Interaktiboa


Noiz ikasi?

Lehenengo eta bigarren zikloetan.


Noiz ebaluatu?

3 motatako ebaluaketa aurkitu ditzakegu (114.or):

- Hasierakoa (diagnostikoa), Pisa adibidez.
- Hezigarria: ebaluaketa honen bidez, ikasleak zer moduz doan jakingo du.
- Batutzailea edo amaierakoa


Nola ebaluatu?

2 ebaluazio irizpide daude (115.or):

- Ebaluazio autentikoa (Ea ikasleak gai diren ulertzeko bizitzako oinarrizko konpetentziak).
- Testuinguruan errotutako ikaskuntza (Ikasleak ea gai diren ikasitakoa lotzeko eta                bizitza errealean aurrera eramateko).


2 Ebaluazio mota daude (116.or):

- Ebaluazio kuantitatiboa (numerikoa dena, hezkuntza sailak derrigortzen du).
- Ebaluazio kualitatiboa (numerikoa ez dena, ikasleari ondo egiten duena eta zer hobetu           behar duen esatean).


Zer ebaluatu?

Hau konpetentzietan agertzen da.

3 konpetentzia mota aurki ditzakegu:

     1- Oinarrizkoak (16.or)


     2- Zeharkakoak (29.or)

          Zeharkako konpetentzien barruan, 5 mota daude:

             -Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako                                       konpetentzia
             -Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
             -Elkarbizitzarako konpetentzia
             -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako
             -Norbera izaten ikasteko konpetentzia  


     3- Diziplina barnekoak (57.or)
          Diziplina barneko konpetentzien barruan, 7 mota daude:

             -Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
             -Matematikarako konpetentzia
             -Zientziarako konpetentzia
             -Teknologiarako konpetentzia
             -Konpetentzia sozial eta zibikoa
             -Arterako konpetentzia
             -Konpetentzia motorra

Diziplinak hartu behar ditugu gero zeharkakoak ebaluatzeko.


Konpetentziak. Jose Moya

Zer da konpetentzia? Gure hezkuntza sisteman zenbat ikaskuntza mota ditugu? Honako eta beste galdera batzuei erantzuten diegu ondoren.
DeSeco txostenaren arabera, ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan. 2002 urtean osaturiko txostenak konpetentzia bat oinarrizkoa edo giltzarrizkoa izateko hiru baldintza bete behar dituela ezartzen du:
  1. Balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak lortzen lagundu behar du
  2. Testuinguru eta esparru anitzetan erabiltzeko modukoa izan behar du
  3. Eskakizun konplexuak arrakastaz gainditzeko aukera eman behar die hura eskuratzen duten pertsonei
Hau da, herritar guztientzat baliagarria bada, jatorri, kultura, sexu, etab. edozein dela ere. Azken finean, konpetentzien helburuak guztiok gizartean barneratzea eta bazterketarik ez jasatea da.


Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an emandako definizioaren arabera, pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan.


Jose Moyaren arabera, ingurugiro konkretu batean lan bat aurrera ateratzeko ditugun baliabide guztiak erabiltzea edo martxan jartzea izango litzateke konpetenzia. Baliabide guztiak ondo erabili ezkero, aditu bihurtu gaitezke, beti ere lan konkretu baterako.
Nahiz eta konpetentziak persona batek dituen balore, jarrera, jakintza, etab. multzoa izan, horrekin ez da nahikoa, horiek era egokian erabiltzen jakin behar baita. Horretarako multzo horiek zuzen osatu behar dira.


Gure hezkuntza sistemari dagokionez, Jose Moyaren arabera, konpetziak, edukiak, portaera eta jokaera kontutan hartzen diren ikaskuntza motal dira. 4 ikaskuntza mota desberdin dira eta maila ezberdinetakoak dira. Gaur egun konpetentzie garrantzi handia ematen zaie. Lehendik dauden hezkuntza legediak ezartzen dituenari gaur egungo eskakisunak gehitzen zaizkio.
20 herrialde batzen ziren Klubean lortutako akordio baten ondorioz 8 ikaskuntza mota onartu ziren. Konpetentzia, jokaera edo portaera bat izateko ezinbesteko 3 baldintza hauek bete behar ditu:
  1. Gehiengoarentzako eskuragarria izan behar da, bestela ez da oinarrizkoa. Hau da, guztie lagundu behar die, ez aukeraketa bat egin edota hoberenak hartu.
  2. Bizitzako eremu guztitarako baliagarria izan behar da
  3. Ikasten jarraitzen lagundu behar du


Irudi horrek adierazten duen bezela, eta nire iritzi apalean, gure hezkuntza sistemak izaera selektiboa du. Gainera, selekzio hori gero eta arinago egiten da, hau da, ikasleak gazteagoak direnean hasten da burutzen, eta zenbat eta maila goragokoagoa den selekzioa gauzatzen jarraitzen du.
Ikasleek DBHn aukeratu behar dute, zientzia, teknologia edota letren bidetik jarraituko duten.Eta bidea berriz aukeratu behar dute batxillergoan. Baina arazoak izan daitezke zientziak burutu baina letretako gradua egin nahi duen ikaslearekin. Nire ustean, hoberena guztiak hiru arloetan berdin preparatzea izango litzateke, ondoren denek aukera berdinak izateko.
Honetaz gain, bestelako selekzio mota ere izan daiteke: irudian nahiko argi ikusten da derrigorrezko hezkuntza bakarrik dela dohainikoa eta ondoren prestakuntza agian pribatua izan daitekela, beraz, horrek hezkuntza batzuentzat murriztu egiten du.


Konpetentzien ebaluazioa burutzeko bi baldintza eman behar dira:
  1. Informazio iturria egon behar da
  2. Ebaluazio irizpideak egon behar dira
Informazio iturri egokienak aukeratu behar dira, hau da, legeren ebazpenari buruz datu gehien adierazten dutenak. Konpetentziaren oinarria lanaren soluzioa bada, gaitasunaren oinarria ariketaren azalpena izango da, hau da, datuak, ze zailtasun izan dituen eta zeintzuk gainditu dituen.

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Nire Lehen Hezkuntzako bizipenak


Argazki-elkarrizketa honen bidez, nire Lehen Hezkuntzako bizipenak batzen dituzten hainbat argazki aukeratu ditut, gero hauek komentatzeko. 


Nire klase-kideak


Argazki honetan, nire Lehen Hezkuntzako klase-kideak agertzen dira. Klase orduetan, hainbat gauza ikasten genituen; matematikak, hizkuntzak, ingurune... baina horretaz gain, irakasleak ere hainbat balore transmititzen zizkigun; horien artean, elkarlana, laguntasuna eta bizikidetza zeuden.

Honek trasmititu didana da, etorkizunean irakaslea naizenean, ez ditudala bakarrik ikasgai desberdinak eman behar, ikasleak ere hezitu behar ditudala.


Ikastolako futbol taldea


Argazki hau Lauro ikastolan izan genuen torneo batean atera genuen. Bertan, ikastolako futbol taldeko partaideak agertzen gara, entrenatzailearekin batera. Futbol entrenamenduetan eta baita partiduetan ere, futbolean nola jolastu ikasteaz gain, berdintasuna eta talde-lana ere bultzatzen zen.

Honek irakaslea izatean klase barruan berdintasuna eta talde-lana bultzatu behar direla trasmititu dit.


Ballet-a


Argazki honetan balleteko ekitaldian agertzen naiz. Txiki-txikitatik hasi nintzen ikastolan balleta praktikatzen. Ordu horietan, balleteko pausu eta posizio desberdinak ikasten genituen, eta horretaz gain, ikuskizun txiki bat prestatzen genuen, gero kurtso amaieran gurasoen aurrean egiteko. Balletak, esfortzu handiak egitea eta ordu luzez entseatzea eskatzen du, beraz, heldu zen momentu bat non kirola eta balletaren artean bat aukeratu behar izan nuen, eta kirola aukeratu nuen. Izugarrizko pena eman zidan ustea, baina ez nuen dena egiteko astirik. 

Klase hauetan, diziplina bultzatzen zen; baita elkarlana eta besteenganako konfiantza ere.

Honek, nire etorkizuneko ikasleak elkarlanean lan egin behar dutela erakutsi dit; beraz, etorkizunean hau bultzatu beharko dut irakasle bezala.


Euskal dantzak


Argazki honetan auzoko jaietan egiten genuen ikuskizunean agertzen naiz. Euskal dantzetako klaseetara astean birritan joaten nintzen, eta bertan ikastetxe desberdinetako haurrekin elkartzen ginen. Ekintza honek ere inplikazioa eskatzen zuen.

Klase hauetan euskal dantza desberdinak ikasten genituen, baita euskal herriko kultura ere. Honek lagun berriak egiten lagundu dit, baita euskal herriko kultura barrutik ezagutzea eta maitatzea.

Honen bidez jakin dut, irakasleak ere Euskal Herriko ohiturak trasmititzeko ardura hartu behar duela; eta ez bakarrik klaseko ikasgaiak.

Inauteriak


Argazki honetan nire lagun batzuekin eta gurasoekin agertzen naiz. Urte horretan, birziklatzea zen gaia, eta guk edukiontzi desberdinez mozorrotzea aukeratu genuen. Inauteri hauetan nola birziklatu behar dugun ikasi genuen, baita birziklatzearen garrantzia ere.

Inauterietan beti guk egindako mozorroak janzten genituen, eta honek gure irudimena garatzen eta erabiltzen laguntzen zigun, eta elkarlana ere bultzatzen zuen; izan ere, bata besteari laguntzen genion mozorroak egiterako orduan, baita janzterako orduan ere. Horrez gain, euskal herriko ohitura bat bultzatzen genuen, inauteriak.

Honek trasmititu didana da, etorkizunean irakasle naizenean, ume bakoitzaren irudimena garatzen utzi behar dudala; hau da, umeei ez zaiela patroi bat eman behar, baizik eta libre utzi behar zaiela haien ideiak nahi duten moduan kanporatzen.


Ipuin lehiaketa



Argazki hau ipuin lehiaketako sari banaketa egunean ateratakoa da. Urte horretan nire klaseko ipuin irabazlea nik egin nuen. Lehiaketa hau, ikastolak antolatzen du, eta bertan Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte. Euskara orduetan, irakasleak ipuina idazteko eskatzen zigun, eta gero klase bakoitzeko irabazle bat aukeratzen zuten ikastolako irakasle guztien artean. 

Lehiaketa honen bidez, ikasleak idaztera bultzatu nahi ditu, lehiakortasun puntu txiki bat jarriz. Lehiaketa honi esker, nire idazteko zaletasuna topatu nuen, eta ipuin laburrak idaztera bultzatu ninduen. 

Argazki honen bidez, jakin dut idaztea zein garrantzitsua den, eta baita irakaslea izaten naizenerako, ikasleei nahi dutena idazteko aukera eman behar zaiela, haiek idaztean ondo pasatzeko eta beraien irudimena garatzeko.


Irakurtxo jaialdia



Argazki honetan Irakurtxo jaialdian gaude. Jaialdi honetan, ikasle bakoitzak ipuin baten zati bat irakurtzen zuen guraso guztien aurrean. Jaialdi honen xedea, gurasoei irakurketan egindako aurrera pausoak erakustea zen, baita ikasleoi irakurtzeko zaletasuna ere. Eta horrez gain, erakusten dizu irakurtzea zein garrantzitsua eta aberatsa den.

Esan beharra dut, jaialdi honek irakurtzera bultzatu ninduela; jaialdi hau hain polita denez, bai ikasle, bai guraso eta bai irakasleentzako ere, irakurtzera bultzatzen zaitu.

Irudi honen bidez, ikusi dut zein garrantzitsua den irakurtzea; beraz, etorkizunean irakasle giza, haurrak irakurtzera bultzatu behar ditugu, haien hizkuntza maila hobetzeko.


Olentzero eguna


Urtero, Gabonak heltzen zirenean, ikastolara baserritarrez jantzita joaten ginen. Bertan, Gabonetako apaingarriak egiten genituen, abestera ateratzen ginen kalera, txokolatada hartzen genuen... baina Lehen Hezkuntzan geundenean, gehien gogoko genuen unea Olentzeroren etorrera zen. Olentzero ikastolako klaseetara joaten zen opariak banatzen, eta horretaz gain, ondo portatu behar ginela esaten zigun.

Ospakizun honi esker, Euskal Herriko pertsonaia mitologiko bat, ohiturak eta janzteko era ezagutzen genituen. Eta Olentzerok haur jatorrak izan behar ginela eta gure ingurukoei lagundu behar diegula esaten zigun. Honek ere, hainbat balore transmititzen zizkigun; laguntasuna eta elkarlana besteak beste.

Honen bidez jakin dut zein garrantzitsua den gure bizilekuko ohiturak ezagutzea, eta beraz, irakaslea naizenean, ohitura hauek trasmititzen saiatuko nahi ikasleei.


Urtebetetze ospakizunak


Argazki hau auzoko jolas parke batean agertzen naiz nire klaseko lagunekin. Bertara urtero hiru bider joaten ginen, eta klaseko guztien urtebetetxeak ospatzen genituen elkarrekin. Arratsalde osoa ematen genuen jolas parkean sartuta.

Urtebetetze ospakizun honetan laguntasuna eta elkartasuna bultzatu nahi da; izan ere, bertara klaseko kide guztiekin joaten ginen, eta guztiok elkarrekin jolastu, abestu eta dantzatzen genuen.

Argazki honek erakutsi dit zein elkarturik geunden guztiok urte haietan; beraz, iraskaslea naizenean, saiatu beharko naiz lortzen guztiak pozik egon daitezela elkarrekin.


Irteera Sukarrietara


Argazki honetan Sukarrietako baserri eskolan gaude. Bertara Lehen Hezkuntzako azken urtean joan ginen, 6. mailan hain zuzen ere. Bertara proiektu bat egitera joan ginen. Nire gelakoek Lurra proiektua egin genuen, eta beste gelakoek itsasadarra proiektua. Lurra proiektuan, baserriko bizitza nolakoa den ikusi genuen, baratza landatuz eta animaliak sainduz. Horrez gain, arratsaldeetan tailer desberdinak egiten genituen; sukaldaritza, josketa eta kosmetika proiektuak besteak beste. Eta denbora librean, ludotekan egoten ginen beste ikastetxeko ikasleekin.

Irteera honetan, elkarlana bultzatzen zen, eta baita bata besteari lagundu behar zaiola ere. Horretaz gain, ingurumena zaindu behar dela eta euskara bultzatu behar dugula ere lantzen zen.

Argazki honen bidez, jakin dut nola baloreak eta ezagutza asko eskolaz kanpo ere lortzen direla; beraz, irakaslea izango naizenean, saiatuko naiz irteera entretenigarriak prestatzen ikasleentzako, eskolaz kanpo ondo pasatzeko eta ikasteko.


Saskibaloia



Hau nire lehenengo saskibaloi taldea da. Saskibaloiari esker lagun asko egin ditut eta momentu oso onak eta baita ez hain onar ere pasatu ditugu.  9 urterekin hasi nintzen kirol hau praktikatzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailan nengoenean hain zuzen ere, eta oraindik ere jarraitzen dut horretan; baina ez talde berdinean. Kirol honetara jolasten amaitu nuen, ikastolan ez zelako futbol talderik atera, beraz, nik kirolen bat egin nahi nuenez, saskibaloia egitea aukeratu nuen. Saskibaloia niretzako, gaur egun, familia bat da, eta ez ditut inoiz ahaztuko saskibaloiak eman dizkidan eta emango dizkidan momentu guztiak.

Saskibaloian kirola egiteaz gain, hainbat balore ere transmititzen dira; talde lana, laguntasuna, errespetua zure taldekideekiko baita gainerako taldeekiko ere... Saskibaloiak gauza asko erakutsi dizkit, eta honi esker, gainerakoak lagundu behar ditugula ikasi dut, eta pertsona bezala hobetzen ere asko lagundu dit.

Argazki honek trasmititu didana da, ikasleen arteko elkarlana behar beharrezkoa dela klaseko guztiek ikasketak aurrera eramateko, beraz, etorkizunean, elkarlana bultzatuko dut nire klaseetan.